XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zuzendaritza Nagusi honi otsailaren 13ko 3/87 Foru Arauko 67.2. artikuluan eta abenduaren 21eko 134/88 Foru Dekretuko 26.4. artikuluan emandako ahalmenak direla bide, hauxe EBATZI DUT:

Lehenengoa: Información y Desarrollo, S.L. sozietateari, 1993.eko ekitaldian zehar egin izandako inbertsioak direla eta, zerga-onura hauek emango zaizkio:

1. Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren menpekoak izan, eta zenbatu daitezkeen inbertsioei dagozkien egintza eta kontratuetarako, kuotaren %95eko hobaria.

Hobari horretatik kanpo geldituko dira sozietate eragiketak, ganbio letra eta beronen ordezko agiriak nahiz igorpen eginkizuna egiten dutenak.

2. Aktibo orokorretan egindako inbertsioen zenbatekoaren (29.484.411 pezetaren) gaineko %20ko zerga-kreditua, 5.896.882 pezetakoa alegia; eta %40, 1.073.636 pezetako zenbatekoaren gainean, 429.304 pezetakoa, alegia.

Eta hori guztia Sozietateen gaineko Zergan sartu beharreko kuotari ezarriko zaio.

Kuota nahikoa ez dela-eta ezarri gabe geldituko den kenkaria gehienez hurrengo lau ekitaldiotan egin ahal izango da.

3. Pizgarriak jaso dituzten inbertsioen amortizazio askatasuna.

Bigarrena: aurreko atalean eskatutako zerga-onurak emango dira; hala ere, kasuan-kasuan behar den ikuskapenak indarrean iraungo du, bai eta uztailaren 5eko 8/1988 Foru Arauko 2 eta 8. artikuluetan xedatutakoak ere.

Hirugarrena: izan bedi ebazpen honen zioa Zuzeneko Zergen Administrazio Zerbitzuko buruaren txostena.

Bilbon, 1995.eko urriaren 3an.

Ogasun eta Finantzen zuzendari nagusia,JAVIER URIZARBARRENA BERNARDO

Ogasuneko zuzendari nagusiaren urriaren 2ko 226/1995 EBAZPENA, Inbertsiorako Zega-Pizkarriei buruzko uztailaren 5eko 8/1988 Foru Arauan ezarritako zerga-onurak Vasco Catalana de Consignaciones, S.A. sozietateari ukatuko dizkiona.

Vasco Catalana de Consignaciones, S.A. sozietateak, A48058242 IFK duela, uztailaren 5eko 8/1988 Foru Arauan araupetutako zerga-onurei heltzeko egindako eskabidea eta Zuzeneko Zergen Administrazio Zerbitzuburuaren 1995.eko irailaren 27ko proposamena ikusita.

Zuzendaritza Nagusi honi otsailaren 13ko 3/87 Foru Arauko 67.2. artikuluan eta abenduaren 21eko 134/88 Foru Dekretuko 26.4. artikuluan emandako ahalmenak direla bide, hauxe EBATZI DUT:

Lehenengoa: Vasco Catalana de Consignaciones, S.A. sozietateari, 1992.eko ekitaldian zehar egin izandako inbertsioetarako eskatu zituen zerga-onurak ukatzea.

Bilbon, 1995.eko urriaren 2an.

Ogasun eta Finantzen zuzendari nagusia, JAVIER URIZARBARRENA BERNARDO

Ogasuneko zuzendari nagusiaren urriaren 3ko 227/1995 EBAZPENA, Inbertsioak Lagundu eta Ekonomi Jarduerak Bultzatzeko Presazko Neurriei buruzko ekainaren 24ko 5/1993 Foru Arauan ezarritako zerga-onurak Depresa, S.A. sozietateari emango dizkiona.

Depresa, S.A. sozietateak, A48425490 IFK duela, ekainaren 24ko 5/1993 Foru Arauko 3. artikuluan aipatu zerga-onurei heltzeko egindako eskabidea eta Zuzeneko Zergen Administrazio Zerbitzuburuaren 1995.eko irailaren 26ko proposamena ikusita.